XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarrena; sei urtez geroago, Aita Santuaren izenean mingain ori bera ikusi bear zuten Epailariai erakustean, bat-batean berritu egin zan, eta bitartean illun-antza zuan mingañak, gorriantza artu zuan.

Apaiz Jaun onek betiko zoriontasuna iritsi zuan: bere jaioterriak Nepomuk izen du, ta orregatik Juan Santu Nepomuk'arra (Nepomuceno erderaz.) deitzen zayo.

Bere eguna da Orrila'n, 16ean.

¡Ura eiztaria...!

Errian eta inguru ayetan Arrotxo esaten zioten.

¡Arroa zan mutilla benetan! Beti bere burua besteak baño geyago egin bear izaten zuan: batez ere iñork ikusten edo jakiten etzuan gauzetan ¡galantak botatzen zituan! Txikiak ziranean, ikastetxean ura bezelakorik ez; Apaiz Jaunak eliz-mutil jarri zuanean, ark esan baño lenago dana egiten zuan; ogei urte zituanean, Madrill'a zaldizko eraman zuten, zaldia berak ezi zuan, iya-iya itzegiteko ere zaldiari irakatsi zion; lan eta indar gauzetan, eztago zer esanik, bere aurrean gutxi jarriko ziran; itz batean, beti ta toki (...).